SAPA OPERACIONES

Greba mugagabea hasiko dute bihartik aurrera

2024/03/06
Andoaingo Sapa Operaciones enpresako hitzarmena berritu gabe dago 2012tik. Soldata alorrean igoerak adostu badira ere ,urte enpresak ez du bestelako negoziaziorik egin nahi izan; legeak gutxienez derrigortzen duena aplikatuko duela argi utzi du zuzendaritzak.

Enpresako jabea den Aperribay jaunak harrotasun handiz dio SAPA punta- puntako enpresa dela eta nazioartean erreferentea dela baina langileen baldintzak aldiz, puntakoak izatetik oso urrun daude. Hitzarmen berri baterao negoziaziorao blokeo egoera gainditzeko, SAPA OPERACIONES enpresako langileek, 2024ko Martxoaren 7tik greba mugagabera joko dute akordio bat lortu arte. Lan eta soldata diskriminaziorik onartuko ez dutela ohartarazi dute langileek.