INVIZA (ASUNCIÓN KLINIKA, TOLOSA)
Hitzarmenaren aldeko greba eta mobilizazioek aurrera jarraitzen dute

Maiatzak 17, 18, 19, 22, 23, 29, 30 eta 31 greba eta mobilizazio egunak izango dira Tolosako Invizan (Asunción Ospitalea bezala ezaguna dena). Hitzarmenak ez aurrera ez atzera jarraitzen du. 2022ko martxoan eratu zen negoziazio mahaia, denbora aurrera doa eta zuzendaritzak ez ditu murrizketak besterik proposatzen. Horregatik, langileek, maiatzean mobilazioak eta greba egunak egitea erabaki dute.
Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dute, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena. Urteak daramatzate lan baldintza duinak borrokatzen, eta hitzarmenaren kasuan, lan jardunari begira, administrazioko azpikontrata askotan astean 35 ordu lan egiten dutenez, hori da erreferentzia hitzarmen berri honetarako. Soldata igoerari dagokionez, KPIaren erreferentzia duten igoerak eskatzen dituzte, onartezina baita negoziazio honen ondoren langileak lehen baino pobreago izatea.