Inviza Asuncion Klinika (Tolosa)

Hitzarmenaren aldeko mobilizazioa

2023/04/01
Inviza Asuncion Klinikako langileek mobilizazioa egin dute Tolosan. Langile hauek bi urte daramatzate hitzarmenik gabe. Langileek salatzen dutenez, orain arte zuzendaritzak egindako proposamenak onartezinak dira, eta eskubideen galera suposatuko luekete. Zentzu honetan, bi dira langileek hitzarmenean ezinbestekotzat jotzen dituzten puntuak: KPIa bermatzea eta 35 orduko jardunaldia.

Gaur Tolosan egindako elkarretaratzeaz gain, langileak asteartero eta ostegunero mobilizatuko dira 08:00tan Klinikako kafetegi aurrean.