Jose Maria Mendiolako langileek greba mugagabea hasi dute

2017/06/02
Ekainaren 2tik aurrera, Andoaingo Jose Maria Mendiola enpresako langileek greba mugagabea hasi dute, beraien lan baldintzen eta soldataren defentsan.

 

Andoaingo Jose Maria Mendiola empresako langileek, ELAren 4 ordezkarirekin eta LABeko ordezkari banarekin, ekainaren 2tik aurrera greba mugagabea hasi dute.

 

Bi aste jarraian ordubeteko lanuzteak egin ondoren, langileek greba hasi dute, enpresak plantilaren aldarrikapenak ukatzen ditulako.

 

2017an jasan dituzten atzerapenak ordaintzea eskatzen dute langileek, asko jota hilabeteko tartea eskainiz. Era berean, gaur egungo lan baldintzak etorkizunean ere bermatuko dituen dokumentua sinatzea eskatzen dute.

 

Langileek azaldu nahi dute jasaten duten egonezin honen aurrean ez direla kikilduko, eta lan baldintzen alde tinko borrokatuko direla.