Kaleratzeen aurkako mobilizazioak Zubietako Dachser Spain enpresan

2022/02/04
Zubietako Dachser Spain enpresako langileak kalera atera dira azken hilabeteetan izan diren hiru kaleratzeak salatzeko. Enpresak arrazoi ekonomikoak argudiatzen ditu, nahiz eta irabazi handiak dituen multinazionala den. Esaterako, iragan urtean ia zazpi milioi eurotako irabazi garbiak izan zituen Estatuan dituen lantoki ezberdinetan.

Guztira 90 langilek dihardute Zubietako lantokian, eta ELAk gehiengo osoa du Enpresa Batzordean. Langileek euren ezinegona adierazi nahi dute, eta garraioaren sektoreko enpresa honen zuzendaritzaren jarrera arbuiatu.