GKN DRIVELINE (LEGAZPI)

LABek langileen lan baldintzak okertuko dituen akordioa sinatu du

2023/03/30
ELAk salatu du LABek eta USOk Legazpiko (Gipuzkoa) GKN Driveline enpresan lortutako akordioak soldaten %2,6ko galera eta plusen %3,6ko murrizketa dakarrela. Adierazi duenez, 2023 eta 2024rako KPI +1,25 igoerak jasotzen zituen bi urterako hitzarmen blindatu bat indarrean izan arren, “LABek multinazionalaren xantaiari amore eman dio” eta, USOrekin batera, uko egin diola KPIa gainditzen zuten soldata igoerak jasotzen zituen hitzarmenari. ELAk ziurtatu du enpresako zuzendaritzak xantaia egin diela langileei. Izan ere, ziurtatu du lan karga handitzeko ezinbestekoa zela lan baldintzak okertzea. “Jarduera areagotzeko lan baldintzak okertu behar direla onartzea perbertsio hutsa da eta aplikatu beharreko hitzarmena etengabe okertzea eragin dezake”, deitoratu du ELAk.

Era berean, 2025, 2026 eta 2027rako, KPIaren igoerak adostu dira, baina gehienez %3koak izango dira. “Pobretzean sakontzen du”, kexu da ELA.