Lan-hitzarmenaren aldeko greba hasi dute Hernaniko Arcelor Mittalen

2017/05/11
Hernaniko Arcelor Mittal enpresako langileek zazpi egunetako greba deitu dute lan-hitzarmenaren alde. Guztira, 36 langile dira enpresan. Langileek 16 hilabete daramatzate lan-hitzarmena berritu gabe. Mobilizazioetara jo aurretik, langileen batzordeak azken ahalegina egin zuen martxoan enpresaren zuzendaritzarekin.

Hernaniko Arcelor Mittal enpresako langileek zazpi egunetako greba deitu dute lan-hitzarmenaren alde. Gaur laugarren greba eguna dute langileek eta ez du ematen negoziaziorik hasteko borondatea dagoenik. Langileen batzordeak tajuzko soldaten igoera eta lan hitzarmena beteko delaren bermeak eskatzen ditu. Hauek aldarrikapenak: enpresaren egoerari egokitutako soldata-igoerak, eta lan-erreformen aurrean langileen lan-baldintzak errespetatuko diren bermea.

Gauzak bere horretan jarraitzen badute mobilizazio gehiago egiteko asmoa agertu du langileen batzordeak. Biharko kotxe-karabana deitu du eta datorren asterako beste hainbat mobilizazio iragarri ere.