Greba Andoaingo TKEn

Erabat gelditu dute ekoizpena

2023/03/27
Andoaingo (Gipuzkoa) TKEn -lehengo Thyssenkrupp Elevator- deitutako lehen greba egunak erabat gelditu ditu ekoizpena eta bulegoak. Guztira, multinazionalaren zentroko langileek zortzi greba egun deitu dituzte, martxoaren 27tik apirilaren 5era, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Hitzarmena ez da eguneratu 2021etik, eta, ondorioz, ez dute izan soldata igoerarik 2022an eta 2023an; hau da, %12,2ko erosahalmena galdu dute. Hurrengo bilera ostegunean, martxoaren 30ean, izango da enpresako zuzendaritzarekin.