Tolosako Udala

Langileek elkarretaratzea egin dute udal gobernuaren inposaketen aurrean negoziazioa eskatzeko

2023/02/14
Eskubide eta lan baldintzetan atzerapausorik ez dutela emango defendatu dute.

Tolosako Udal langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Udaletxearen aurrean. Bertan, udal gobernua langileei dagozkien lan baldintzetan aldebakartasunez eta akordioetara iristeko inongo borondaterik gabe jokatzen ari dela salatu dute; gainera, erabakiok eskubide eta oinarrizko baldintzen aurkakoak direla defendatu dute.

Eskubide murrizketa honi burukratizazio prozesua ere gehitzen ari zaiola azpimarratu dute bertaratutako langileek. Gauzak horrela, guzti honek herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua kaltetzen duela ere nabarmendu dute.

Elkarretaratze honen bitartez, enpresa batzordeak egoera honen berri eman nahi izan die herritar guztiei, bai eta udal gobernuari jakinarazi eskubide eta lan baldintzetan ez dutela atzerapausorik onartuko.