Ordiziako Etxez Etxeko Laguntza

Langileek mobilizazioak hasi dituzte KPIari lotutako soldata igoerak aldarrikatzeko

2023/02/15
Ordiziako (Gipuzkoa) Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazioak hasi dituzte KPIari lotutako soldata igoerak eskatzeko, udalak -azpikontratatutako zerbitzu honen titular nagusia- eta Goxara enpresak uko egin diotelako plantillaren erosahalmenari eusteari. Izan ere, biek ala biek uko egiten diote proposatutako soldata igoerak noiz aplikatuko diren zehazteari, eta horrek, praktikan eta bizitza etengabe garestitzen ari denez, langileen erosahalmena murrizten du. Langileek (10 emakume) aldarrikapenen taula aurkeztu zuten uztailean.

ELAk gogorarazi du sektore feminizatua dela, eta horrek eragin zuzena duela bere lan baldintzetan, besteak beste, langile gehienek lanaldi osoa ez izatea, jasaten duten soldata arrakala...