CAF (BEASAIN)
Langileen manifestazio jendetsua hitzarmenaren negoziazioan enpresak duen jarrera salatzeko
Enpresa-hitzarmenaren negoziaketan adostasunik ez dagoenez, langileek mobilizazioen egutegiarekin jarraitzen dute. CAFeko langileak urte hasieratik ari dira enpresa-hitzarmena berritzeko ahaleginetan. Akordio faltagatik nekatuta, hainbat protesta ekintza egiten ari dira.
Azaroaren 20an hainbat orduz geldiarazi zuten biltegiko sarrera, kamioirik sar ez zedin. Gaur, langileen gehiengo zabalak manifestazioa egin du lantegitik bertatik Beasaingo erdiguneraino. Azaroaren 23an lanuzte gehiago egongo dira.