Inviza (Asunción klinika, Tolosa)

Lanuzteak eta greba egunak hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko

2023/05/02
Tolosako Invizako (Asunción Ospitala bezala ezaguna dena) hitzarmenak ez aurrera ez atzera jarraitzen du. 2022ko martxoan eratu zen negoziazio mahaia, denbora aurrera doa eta zuzendaritzak ez ditu murrizketak besterik proposatzen. Horregatik, langileek, lanuzteak eta greba egunak egitea erabaki dute.

Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dute, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena. Urteak daramatzate lan baldintza duinak borrokatzen, eta hitzarmenaren kasuan, lan jardunari begira, administrazioko azpikontrata askotan astean 35 ordu lan egiten dutenez, hori da erreferentzia hitzarmen berri honetarako. Soldata igoerari dagokionez, KPIaren erreferentzia duten igoerak eskatzen dituzte, onartezina baita negoziazio honen ondoren langileak lehen baino pobreago izatea”.

Mobilizazio egutegia:

-Lanuzteak: maiatzak 3,4,5. Bi orduko lanuzteak egun bakoitzeko

-Greba egunak: maiatzak 8, 9, 17, 18, 19, 22, 23, 29, 30, 31

*Lanuzte eta greba egun bakoitzean, elkarretaratzeak egongo dira Klinikan 12:00tan

-Kotxe karabana: maiatzak 2, 9, 17, 23, 31