MICHELIN LASARTE

Lau greba egun hitzarmenaren defentsan

2023/05/10
Michelin Lasarteko Enpresa Batzordeak lau greba egun iragarri ditu ekainean (5 eta 19) eta uztailean (10 eta 11). Deialdia hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren testuinguruan dator. Lau greba egunez gain, hainbat mobilizazio antolatu dira datozen asteetarako.

Hauek dira Enpresa Batzordearen aldarrikapen nagusiak.

  • Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzea.
  • Galduriko eros ahalmena estaliko dituzten soldata igoerak.
  • Sarrera soldataren aldaketa Enpresa Batzordeko plataforman jasoa datorren baldintzetan.
  • Plataformak Hileko Ordainketa Sistemari buruz jasotakoari eta bereziki, gutxieneko diru sarrera soldatari erreparatzea.