Legazpiko Aluminios Aleman enpresareko kaleratzeen aurkako elkarretaratzea

2021/02/08
ELAko ordezkariek elkarretaratzea egin dute goiz partean Legazpiko Aluminios Aleman enpresan eman diren lau langileren kaleratzeen salatzeko. Kaleratzeak egun batetik bestera egin ditu enpresak “inolako azalpenik eman gabe”. Lau kaleratuetatik bik 54 urte dituzte.

 ELAk salatu du Aluminios Aleman enpresak ez duela "errentagarritasun arazorik" eta azken urteotan dirutza irabazi duela. Era honetan, azpimarratu du zuzendaritzak bere kabuz, inolako arrazoi ekonomikorik gabe hartu duela erabakia.