SAPA OPERACIONES
Lehen greba egunak ekoizpena erabat gelditzea lortu du

Martxoaren 7an egin da langileek deitutako greba mugagabeko lehen eguna; aurretik 4 egunez geldialdiak egin dituzte langileek. Andoainen kokatzen den industria siderometalurgikoko enpresa da SAPA OPERACIONES. Aperribay familiak zuzentzen du, eta 140 langile inguru ditu. ELAk du gehiengoa.
Langileek hilabeteak daramatzate euren lan baldintzak hobetuko dituen akordio bat negoziatzen. Enpresak irabazi handiak izan arren eta egoera ekonomiko sendoa duen arren, hainbat bileren ostean ez da akordiorik lortu.
Hau ikusita, aurretik lau egunez geldialdiak egin ostean, martxoaren 7an greba mugagabea hasi da, produkzioa guztiz gelditu delarik.