MICHELIN LASARTE
Michelin Lasartek hitzarmenari BAI bozkatu du, erreferendum ez legitimo batean

ELAk uste du ekainaren 22an Michelin Lasarten hitzarmenari buruz egindako erreferenduma ez legitimoa izan dela. Enpresak proposamen eskasa egin zuen, eta gehiengo sindikalak, LAB, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek osatutakoak, gutxienekoen akordioa hautsi zuen. Hitzarmenari buruzko enpresa proposamenak “BAI”ezko “EZ”ezko baino boto gehiago lortu ditu.
ELAk nabarmendu du, gainera, hitzarmenaren edukiak ez direla nahikoak, ez baita lortzen azken urteotako pobretzea eta prekarietatea gelditzea. Azkenik, ELAk gogoeta-aldi bat hartzea erabaki du, bizi izan diren gertakari bidegabeen aurrean.