INGETEAM (Beasain)

Mobilizazioak hasi dituzte hitzarmena defendatzeko

Mobilizazioak hasi dituzte hitzarmena defendatzeko
Beasaingo (Gipuzkoa) Ingeateam eta Ingeteam Indar Machines enpresetako langileek mobilizazioak eta lanuzteak hasiko dituzte martxoaren 5etik aurrera.

Beasaingo Ingeateam eta Ingeteam Indar Machines enpresek bi orduko lanuzteak egingo dituzte martxoaren 5, 10 eta 12an, eta lau ordukoak martxoaren 16, 24 eta 26an, hitzarmena defendatzeko. Beasaingo lantegian 800 pertsonak ematen dute zerbitzua eta motor eta sorgailu elektrikoak fabrikatzen dituzte. ELAko 13 ordezkarik eta 7 LABek osatzen dute batzordea.

Aldarrikapen garrantzitsuenen artean daude soldata igoera kontsolidatua KPIren gainetik (enpresak 24 milioi euroko irabaziak izan ditu), enpresako presentzia egunen murrizketa, presentzia ordu guztien zenbaketa eta gutxieneko langile kopurua bermatzea.

Bestalde, enpresak soldata igoera baino ez du planteatzen, baina KPIaren gainetik finkatu gabe.