ETXEZ-ETXE URNIETA

Langileek euren lehen hitzarmena lortuko dute %30tik gorako soldata igoerarekin

2024/01/08
Urnietako etxez-etxeko zerbitzuan 10 bat langilek lan egiten dute, denak emakumeak. Eulen sociosanitario enpresakoak dira (ELAk 18/21etik) eta orain arte pakto bat zuten. Azken urte honetan afiliazio eta antolaketa prozesua egin ostean, eta udalarekin eta enpresarekin negoziazio bilera batzuren ostean, aurreakordioa sinatu dugu.

Honako hauek dira edukiak:

  • 3 urteko indarraldia (2023ko abuztuak 1etik 2026ko abuztuaren 1arte).
  • %30ko soldata igoera 3 urte eta erdi hauetarako. KPIren bermea (%2ko topearekin).
  • 35 orduak lehendik dauzkate.

Ibilbide honetan garrantzitsua izan da ondoko herrietan, Andoainen esaterako , euren lankideek egindako grebak eurekin partekatu eta landu izana. Langile guztiak afiliatu eta grebarako prestatu ditugu eta hau udalak ikusi du. Gainera, beste azpikontrata batzuek ere greban daude Urnietan.