LASARTE-ORIAKO UDALA
Udal langileek mobilizazio dinamikari ekin diote lan baldintzak arriskuan daudela salatzeko
2026/06/11 Udal / Foru Oria-Goierri
Gaur hasi dute Lasarte-Oriako Udaleko langileek asanbladan adostutako mobilizazio dinamika. ELA sindikatuaren arabera, udal gobernuaren jarrerak langileen lan baldintzak okertu ditu, eta egoera hori azken hilabeteetan areagotu egin da.
Gainera, langileen aldarrikapenei erantzun ez ezik, udal gobernuak alde bakarrez erabaki du Udalhitz berritzeko negoziazio prozesura ez atxikitzea, eta horrek ziurgabetasuna sortu du langileen artean.
Langileen ustez, egoera honek herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatean ere eragina du. Horregatik, udal gobernuari jarrera aldatzeko eta lan baldintzak hobetzeko benetako borondatea erakusteko eskatu diote. Ekainean zehar mobilizazioekin jarraituko dute, asteazkenero elkarretaratzeak eginez.