Elmubas Ibérica (Azpetia)

ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak

ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak
Sindikatuak jokoan zeuden 9 ordezkarietatik 6 lortu ditu.

ELAk 6 ordezkari lortu ditu urtarrilaren 22ko hauteskunde sindikaletan jokoan zeuden bederatzi ordezkarietatik.

Hauteskundeen berri izan zuenean, e
npresak bost langile kaleratu zituen langileak beldurtzeko eta antolaketa prozesua oztopatzeko; estrategia horrek, ordea, ez du funtzionatu, ELAk hauteskundeak gehiengo zabalarekin irabazi baititu.

Joan den azaroan, ELAk Elmubas Ibericako (Azpeitia, Gipuzkoa) plantilla -200 langile baino gehiago dira eta animalientzako pentsua egiten duen enpresa da- antolatzearen aldeko apustua egin zuen, pairatzen duen prekaritateari aurre egiteko.