ELAI SERBITZUAK

%100eko jarraipena grebaren lehen egunean

2023/05/15
15 eguneko greba hasi dute Hondarribiko udal lorezainek hitzarmen propioa negoziatzeko.
Elai Serbitzuak Hondarribiko udaletxeko lorezaintzako langileek 15 eguneko greba hasi dute gaur, eta 100%ak egin du bat deialdiarekin. Bi aldarrikapen nagusi dituzte zortzi langileek: hitzarmen propioa negoziatzea eta klausula baten bidez galdutako erosahalmena berreskuratzea.
 
Bai enpresa bai udala entzungor ari dira egiten. Enpresak negoziaketa luzatu eta luzatu besterik ez du egin, mahaiean edukirik jarri gabe. Argi ta garbi esan zuten kontratua indarrean dagoen bitartean ez dutela beren mozkinik galduko, eta horrek egoera zaildu besterik ez du egin. Hondarribiko udaletxean lorazaintza azpikontratako langileak 2022ko udatik ari dira negoziatzen saiatzen.
 

Hitzarmen propioa negoziatzeko egin diren saiakera guztiek porrot egin dute eta greba ez den beste irtenbiderik ez da gelditu. Langileak tinko daude, eta maiatzaren 28ra arte luzatuko dute deialdia.