Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbikuntza
%40ko soldata arrakala salatu dute 5. greba egunean
Erantzukizunari dagokionez, ELAk azaldu du lehenik eta behin, patronalak daudela: Estatuko patronala, Aspel, sektorea are gehiago prekarizatu nahian dabil; eta Adegi, bere enpresa elkartuen bitartez, prekaritatea izoztu nahian. Bigarrenik, bezeroak aipatzen ditu, egoeraren zuzeneko konplizetzat jotzen baititu. Eta, azkenik, alderdi politikoak interpelatu ditu. Hauteskunde kanpainan 19.600 euroko gutxieneko soldataren proposama egiten dute, baina beren administrazioetan soldata txikiagoekin azpikontratatuta dituzte garbikuntzako langileak. “Ez dugu propaganda politikorik nahi, langileentzako benetako politikak nahi ditugu, desberdintasunarekin amaitzeko”, diote.
Langileek adierazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela sektorearen prekaritatea amaitu arte.