80 egun bete dituzte greban Irizarreko autobusen garbikuntzako langileek

2022/11/10
Teliman enpresako langileek -Irizarreko autobusak garbitzeaz arduratzen den azpikontratatutako enpresa- 80. greba bete dute, hitzarmen duin baten alde. Zumarragan izandako kontzentrazioan, Reyes Maroto Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa langileekin hitz egitera hurbildu da. Hala, 24 langileek -denak emakumeak- beren egoeraren berri emateko aukera izan dute, eta akordio batera iristeko nahia adierazi diote. Langileek 1.100 euro kobratzen dituzte hilean, eta ez dute lan toxikoaren plusik jasotzen; Irizarreko langileek, ordea, plus hori kobratu zuten pandemian, lan bera egiteagatik.

Irailaren 1etik ez dute enpresaren proposamenik jaso. Egoera erabat blokeatuta dago eta ez enpresak ez Irizarrek, zerbitzuaren azpikontratak, ez dute konponbiderik bilatu.
Datozen egunetan Irizarrek Ormaiztegin duen lantegiaren aurrean eta inguruko herrietan mobilizazioak izango dira:

  • Azaroak 11:19:30 Zumarragako plazan.
    Azaroaren 14, 21 eta 28an: Kanpaldia 06:00etatik 15:00etara Irizarren aurrean.
    Azaroaren 15, 16 eta 17an: kontzentrazioa 10:00etan Irizarren aurrean.
    Azaroaren 18an: auto karabana 12:00etatik 13:00etara.