Aita Mennik kudeatzen duen Gipuzkoako Aldundiko Etxetek zerbitzuko langileek greba egingo dute
Etxetek zerbitzuan 16 pertsonak egiten dute lan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu hori Aita Menni enpresak kudeatzen du gaur egun. Desgaitasuna edota mendekotasuna dutenei zerbitzua eskaintzen die, laguntza produktuen orientazioari, mantentzeari eta entregatzeari dagokienez.
2021eko azaroan, langileek enpresa hitzarmen bat negoziatzeko asmoa jakinarazi zioten enpresari.
Urtarrilean plataforma aurkeztu zen, zuzendaritzak erantzunik eman gabe. Horren ondorioz, deialdia LHKren bidez egin zitzaion. Hasieran enpresak hitzarmen bat negoziatzeko momentua ez dela jakinarazi zuen eta hortik aurrera LHKn eta langileekin egin dituzten bilera gutxietan proposamen desberdinak eta argi ez dauden edukiak aurkezten dituzte.
Langileek grebara deitzea erabaki dute, lan baldintzetan hobekuntzak bermatuko dituen enpresa hitzarmen baten alde.