Akordio positiboa lortu ondoren ELAk bertan behera utzi du Gipuzkoako kale garbitasuneko greba deialdia

2017/12/19
ELAren ustez oso positiboa da Gipuzkoako kale garbitasuneko greba deialdia zela eta, sektoreko patronalarekin erdietsitako akordioa; honek gaur gauean hastekoa zen greba bertan behera uzteko aukera eman du. Sindikatuak nabarmendu duenez, “akordio oso ona iritsi ahal izan da sektoreko langileen gehiengoak sindikatu nagusiari babesa eman diolako, batetik, eta ELAren lan eta antolakuntzari esker, bestetik”.

Sindikatuko ordezkariek gogoratu dutenez, “enpresak saiatu ziren Donostian lan hitzarmen okerragoa ezartzen, eta gero mehatxua bota zuten hitzarmen probintziala hiltzen utziko zutela, kontrata mailako negoziazioan eduki hobeak eskainiaz. Akordioak agerian uzten du enpresa azpikontratatuetan badagoela tartea Gipuzkoa guztian lan- eta soldata- baldintzak hobetzeko”.

Bestalde, ELAk mantendu egin du lan-agintaritzak ezarri zituen abusuzko gutxieneko zerbitzuen inpugnazioa.

Akordioaren edukia:

  1. Iraupena: 2016-2019
  2. Ultraaktibitate mugagabea.
  3. Soldatak. Krisian galdutako eros-ahalmena ia guztiz berreskuratu da:
    1. 2016: KPI
    2. 2017: KPI + 0,1
    3. 2018: KPI+0,2
    4. 2019: KPI+0,2
  4. Asteburuko langileen lanaldia luzatzeko sistema objektibo bat ezarriko da (sektoreko prekarietateari aurre egiten zaio).
  5. Lan hitzarmenak irauten duen artean errelebo kontratua erabili ahal izateko aukera handiagoa izango da.
  6. Sektoreko ordezkaritza:

ELA: %62,96

LAB: %14,11

CCOO: %11,11

UGT: %11,11