Akordioa Bilboko Euskalduna Jauregian
Eulen-eko langileek, Bilboko Euskalduna Jauregiko zerbitzu ezberdinen adjudikazioduna, euren lan eta bizi baldintzak hobetuko dituen akordioa lortu dute enpresaren zuzendaritzarekin. ELAk akordio honen inguruko oso irakurketa positiboa egiten du, eta langileen antolakuntza eta mobilizatzeko gaitasunak azpimarratu nahi ditu. Izan ere, akordioa bi aste iraun dituen greba mugagabe baten ondorioa da.
Gogoratu, guztira, 45 direla Eulen enpresak kontratatuta Bilboko Euskalduna Jauregian diharduten langileak. Zuzenean kontratatutako langile horien lan bera egin arren, euren lan-baldintzak askoz ere kaxkarragoak ziren; horregatik ez zuten grebara deitzea beste aukerarik izan.
Hona hemen akordioaren puntu garrantzitsuenak:
- Lau urtetako iraunaldia (2018-2021)
- Lan Erreformaren aurkako klausulak: inaplikazioa eta ultraktibitate mugagabea.
- Subrogazioa.
- Soldatei dagokionez: kategoria baxuenak duintzen dira, eta gainontzeko kategoriatan igoera garrantzitsuak lortzen dira. Honek %20ko eta %45eko soldata igoera suposatzen du, kategoriaren arabera.
- Aldizkako langile finkoen orduaren prezioak %27 eta %38,25eko igoera dauka, kategoriaren arabera.
- 80 orduko lanaldiaren murrizketa.
- Bost asteburutik biren librantza (lehen ez zuten bakar bat ere libratzen).
- Behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtzea (langileen %65).
- Lan poltsa, antzinatasunaren eta esperientziaren arabera deitzen dela bermatzeko.
- Bajak %100ean (gaixotasun arrunta eta lan istripua).
- Baimenetan hobekuntzak.
- Plusetan hobekuntzak (Gabonak eta jai-egunak).
- Antzinatasuna onartzen da (gehienek 15 urte daramatzate Eulen Euskaldunan) eta hirurtekoa %0,50 ordainduko da.