MERCABILBAO

Akordioa langileen erosahalmena bermatzeko

2023/12/05
Gaur sinatutako akordioak KPIa bermatzen du hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzean, eta bazterrean uzten ditu patronalak proposatutako elementu atzerakoi guztiak.

ELA sindikatuak eta CECOBI patronalak akordioa sinatu dute Bilboko LHKn Mercabilbaoko fruta, barazki eta platanoen sektoreko hitzarmena berritzeko.Azaroaren 5eko eta 6ko greba egunen ondoren, langileen erosteko ahalmena bermatzen duen akordioa lortu du sindikatuak 2023. eta 2024. urteetarako. Era berean, patronalak alboan utzi ditu planteatutako elementu atzerakoi guztiak hala nola malgutasuna %20koa izatea edo bajen osagarria murriztea.

Langileen mobilizazioaren eta grebaren balioa azpimarratu nahi du ELAk, era honetan bakarrik lortu baita hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzeko KPIa bermatzen duen sektoreko hitzarmena berritzea.