Akordioa Telimanen, Irizar autobusen garbikuntza azpikontratan

2022/12/23
120 greba egun egin ondoren, ELAk akordioa lortu du Telimanen, Irizar autobusak garbitzeaz arduratzen den azpikontratan. Abenduaren 22an lortutako akordioak, besteak beste, KPI bermatuko die langileei. Langileek greba mugagabea hasi zuten irailaren 19an. Teliman azpikontratak Irizar S.coop. enpresarentzat egiten du lan. Guztira, 24 emakume dira, 1.100 euro inguruko soldatak dituzte eta ez dute lan toxikoagatiko plusik jasotzen; pandemian garbikuntzaz arduratu ziren Irizarreko zuzeneko langileek, ordea, plus bat jaso zuten.

Hauek dira akordioak jasotzen dituen puntu nagusiak:

  • Indarraldia: 2017 – 2025.
  • Soldatak:
  • 2022: KPI.
  • 2023: KPI+0,5.
  • 2024: KPI+0,5.
  • 2025: KPI+1.
  • Bajak ordezkatzea 5 egunetan.
  • Norberaren aukerako egun berreskuraezina.
  • Toxikotasun-plusa aitortzea eta toxikotasuna desagerrarazteko konpromisoa hartzea.
  • Aldi baterako langileentzako lan-poltsa.
  • Blindajeak.