SMART DELIVERY ROUTES (AMAZON)

Akordiorik gabe amaitu da Enplegu Erregulazio Espedientea

2023/06/01
Amazonen azpikontratatutako SDR enpresak Gipuzkoako multinazionalaren paketeak banatzen ditu. 61 pertsonako plantilla du. Eta maiatzaren 4an hasi zen pertsona guztiak kaleratzeko EEE bat egiteko prozedura. Amazon markako negozio-eredu honen aurrean, ELAk administrazio publikoen permisibitatea salatu du.

Aurreko apirilean SDRk Enpresa Batzordeari jakinarazi zion langile guztiak kaleratzen hasteko erabakia. Hauteskunde sindikalak egin eta 4 hilabetera eta lan-baldintzak duintzea adostu eta 2 hilabetera, SDRk Amazonek erabakitakoa betearazi du.Amazonek Gipuzkoan sortutako egituran, azpikontratatuta dituen 3 enpresetako bat da SDR. Lan-baldintza komunak dituzten azpikontratak dira; miseriazko soldatak eta arauketa eza eta malgutasuna arau dituztenak. Amazonek estruktural bihurtu nahi du berarentzat lan egiten duten azpikontratak miseriazko soldatetara kondenatuta egotea arautu gabeko lanaldietan.

ELA sindikatuak salatu du SDRn lan egiten duten langileak legez kanpo lagatzen dizkiela Amazonek. Egoera honen aurrean, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari eta Lan Inskripzioari erantzukizunak beren gain hartzeko eskatu die ELAk. Askatasun sindikalerako eta negoziazio kolektiborako eskubidea errespetatzen dutela bermatzea eta lan-harremanetan Amazonen eredua bezalako ereduak nagusi izan ez daitezen eskatu die. Amazonek lan-merkatuaz egiten duen perbertsioak ezin du Euskal Herrian lekurik izan.