EAE-ko arropa denda kate handiak

ARTE patronalak (Inditex, H&M, Mango, Primark...) bultzatu nahi duen estatalizazioaren kontra mobilizazioak

2023/07/17
Mobilizazio eguna dute gaur EAEko arropa denda kate handietako langileek. Izan ere, ehungintzako eta oinetako merkataritza kate handien Estatuko lehen hitzarmena negoziatzeko mahaia osatu da gaur eguerdian. Ekimen horren atzean Inditex dago, beste kate handi batzuekin batera, hala nola H&M, Primark eta Mango, besteak beste; ARTE patronala osatzen dute eta hitzarmenarekin lan baldintzak estatalizatu nahi dituzte.

Hori dela eta, bileraren aurretik elkarreratzea egin dute Madrilen CIG, OSTA eta ELA sindikatuek, egoera salatzeko. Era berean, EAEko dendetan deitutako greba batez ere Araban sumatu da. Bertan itxi dira Oysho, Bershka, Zara home, Intimissimi, Woman secret, Mayoral, Tezenis, Cortf, Spf, edo Pepe jeans, besteak beste. Gipuzkoan eta Bizkaian itxi dutenen artean daude Gipuzkoan Pepe Jeans, Parfois, Tramas, Mayoral, Hm Txingudi, Hm garbera, Masimo dutti edo Woman secret, eta Bizkaian Decimas, Ikks, Álvaro moreno edo Oysho, esaterako.

Estatalizazioaren kontra

ARTE patronalaren asmoa da negoziazio kolektiboa estatu mailako hitzarmen bakar baten bidez zentralizatzea, kate handi horietan lan egiten duten langileak hitzarmen probintzialetatik kanpo utziz. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ehungintzako langileek lan eskubideak galduko dituzte.

Aipatu behar da hitzarmen probintzial horiek askoz ere lan baldintza hobeak dituztela, lanaldi txikiagoekin eta Estatuko eremu askotan baino soldata handiagoekin; horietan doi-doi iristen baitira lanbide arteko gutxieneko soldatara. Hona murriztu nahi den adibide bat: asteburu eta jai egunetako itxierak eta atsedenaldiak jokoan daude, baita Bizkaiko langileen kasuan ere, udako larunbat arratsaldeetan atseden hartzeko eskubidea. Gogoratu behar da beste erakunde batzuk gehiengoa diren estatuko gainerako lekuetan, igande eta jaiegunetan, langileek lanpostuetara joan behar dutela eta dendak irekita daudela. Baldintzen uniformizazioarekin eta estatalizazioarekin, aipatutako egunetan atseden hartzeko eskubidea arautzen duten elementu bereizgarri guztiak, soldata handienak, baldintza hobeak eta egutegiak desagertuko dira, hala nahi duelako ARTEk.

Azken batean, “Inditexek eta gainerako enpresek, ekimen honen bidez, urratu nahi dute patronalak eta sindikatuek lanbide arteko akordioaren bidez blindatu duten negoziazio kolektiborako eskubidea”, ziurtatu du Amaia Pintadok Madrileko kontzentrazioan, ELAko sektoreko arduradunak. “Hego Euskal Herriko langileen lan baldintzak erabakitzeko eskubidea errespetatu gabe”. Gainera, ziurtatu du “sektoreko mobilizazioen ondoren konkistatu diren lan eta soldata baldintza okerragoak inposatu” nahi dituela ARTEk.