KOLEKTIBITATEAK

Ausolan enpresan elkarretaratzea egin dute hitzarmen propioa negoziatzea eskatzeko

2025/03/11

EAEko langileentzat kolektibitateen hitzarmen kolektibo baterako negoziazio mahaia eratzeko mobilizazioak hasi dituzte ELA, LAB eta UGTk. Gaurkoan, Arrasateko Ausoan enpresaren aurrean elkarretaratzea egin dute, mobilizazio ziklo baten baitan.

Sindikatuek argi dute ez dutela etsiko hitzarmen autonomiko bat lortu arte, eta ez dutela onartuko patronalek eta beren elkartekideek (Ausolan, Gasca, Baska, Tamar, Sodexo, Eurest, Mediterránea, Serunion, Aramark, etab.) kolektibitateen sektoreko langileen baldintzak prekarizatzen jarraitzea.

EAEko sektoreko baldintzak hobetzeko ezinbestekoa da hitzarmen propioa izatea, eta Euskal Herrian erabaki beharko lirateke. Bide horretan, negoziazio mahai bat irekitzeko eta kolektibitateen hitzarmen propioa lortzeko mobilizatzen jarraituko dutela ohartarazi dute.