Auzitegi Gorenak ukatu du IMQk Gizatzenen kontratua bertan behera utzi izana garbitzaileen mobilizazioengatik

Gorenaren epai berriak, ordea, erantzukizunetik salbuetsi du IMQ, baliogabe jo du kaleratze kolektiboa, eta Gizatzen azpikontrata bakarrik zigortu du. Gauzak horrela, Gizatzen enpresak berriz kontratatu beharko ditu kaleratutako langileak; IMQ, ordea, ez dago horretara behartuta. ELAk uste du posizionamendu ideologiko argi batek baldintzatu duela justiziaren erabakia.
ELAren ustez, agerikoa da langileen grebarako eskubidea urratu dela. Gauzak horrela, oso larria iruditzen zaio Auzitegi Gorenak urraketa hori ukatzea. Are gehiago, sindikatuaren esanetan, genero inpaktu handia du auzi horrek. Izan ere, soldata arrakala ezabatzeko borrokan izan diren emakumeak babesgabe utzi ditu azken sententziak. Horregatik,ELAk ez du baztertzen epaia Konstituzio Auzitegiaren aurrean errekurritzea.
EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren epaia
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak zioen oinarrizko eskubideak urratu zirela. Hauek izan ziren argudio nagusiak:
• Beren eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kolektiboa izateagatik. Diskriminazioa gertatu da emakumeak direlako. “Garbikuntzaren sektorean dispertsioa eta zatiketa ohikoa bada ere, kasu honetan egonkortasuna eta batasuna dira nagusi. Horri esker lortu dute langileek mobilizazioak, kontzentrazioak eta greba mugagabea antolatzea. Argi dago mobilizazioei esker langileek lortu dutela justiziak arrazoia ematea eta ordura arte jasotzen zituztenak baino ordainsari altuagoak jasotzea”.
• Grebarako eskubidea urratzeagatik. Greba mugagabea azaroaren 23an jakinarazi zen.
• Babes judizial eragingarria izateko eskubidea urratzea. Sindikatuen eskaerek zerbitzuaren garestitzea eragingo lukete.
• Askatasun sindikalaren urraketa. “Sindikatuek, negoziazio kolektiboaren bidez, lan baldintza hobeen alde egin dute, besteak beste, beste genero arrakala ezabatzeko”.
• IMQk arrazoirik gabe hautsi du garbikuntza azpikontratarekin zuen kontratua. Epaiak dio, hain zuzen ere, Gizatzen IMQ azpikontratarekin zuela zerbitzuaren kalitatea neurtzeko ziurtagiria.
Aldiz, Auzitegi Gorenak, abenduaren 15eko epaian, ez du ontzat ematen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak egiaztatutako eskubide urraketarik. Horregatik, EAEko Auzitegi Nagusia baliogabetu du, IMQ erantzukizunetik salbuetsi du eta Gizatzen bakarrik kondenatu du. Zein da IMQ erantzukizunetik libratzeko arrazoia? Deuseztasun arrazoirik ez duelako ikusten.
• Beren eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kolektiboa izateagatik:
genero ikuspegitik eragin garrantzitsua izan du.
• Grebarako eskubidea urratzeagatik. Gorenaren arabera, greba izan zen enpresak zerbitzua iraultzeko erabakia hartu ondoren.
• Babes judizial eragingarria izateko eskubidea urratzea. Gorenaren arabera, erreklamazio judizialak egotea ez da zantzu nahikoa.
• Askatasun sindikalaren urraketa. Sindikatuak apirilean jakinarazi zuen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko asmoa zuela, baina Gorenarentzat hori ez zantzu nahikoa.