Bat gatoz: soilik borroka sindikalarekin geldiaraziko dugu hoteletako esplotazioa

2018/06/14
ELAk bilera izan du Bilbon hoteletako zerbitzarien Kellys elkartearekin. Bi aldeak bat datoz beharrezkoa dela mobilizatzea hoteletan pairatzen den esplotazioari aurre egiteko. Hain zuzen, Kellyen ordezkariek txalotu egin dute Gipuzkoako ostatuen sektorean sinatu den akordioa, honek arautu egiten baitu subrogazioa eta ostalaritza zerbitzuen zein pisu turistikoen esternalizazioa.

Adolfo Muñoz `Txiki´ ELAko idazkari nagusiak Kellyen bisita eskertu du eta borroka sindikala aldarrikatu du "esternalizazioaren kantzerra" borrokatzeko, azken horren helburua baita soldatak jaistea eta esplotazioa areagotzea hotel eta ostatuetako sektore feminizatuan.