Bere kaleratzea presiopean sinatu zuen langile bat berriz onartzera kondenatu dute Mercadona
Epaile-Magistratuak langileari buruz uste duenez, “eman zitzaion informazioa ez zen zuzena izan, eta solasaldiak aurrera egin ahala, langileak ustez egin izandako faltak larriagotzeko joera izan zuen enpresak, lortu nahi zuen emaitza lortzeko, hau da, langileak dokumentua sinatzea”. “Mehatxu hertsagarria da, eta, inolako zalantzarik gabe, nahimena eta adostasuna kutsatzen dituen gogo-eragina sortzen du”.
Ildo horretan, enpresako abokatuak “akordioa sinatzera premiatzen zuen, eta langileak aholkularitza jasotzeko eta pentsatzeko egun batzuk eskatu zituen arren, erabakia orduan hartu behar zuela berretsi zion”.
Langileak “ELAko ordezkari bat ere eskatu zuen –hiru zeuden–“, baina enpresak nahiago izan zuen CCOOko bati deitu.
Horren ondorioz, Epaile-Magistratuak deuseztzat jo du kaleratzea, “enpresak kontratu- fede ona gehiegi erabiltzeagatik eta langilearen borondatea zehazteko akats larria eragiteagatik (bai formengatik, aholkularitza egokia eta beharrezko hausnarketa baztertuz, bai funtsarengatik eta adierazitakoarengatik)”.
Nabarmendu behar da epaiak “langileak aurkeztutako txosten medikoak” erreproduzitzen dituela, eta “horietako batzuek foku fobikoa arduraduna dela jasotzen dutela”.
ELAk oso positibotzat jo du epaia, jakinda beste langile batzuek akordioak antzeko egoeretan sinatu izana salatu dutela, egiaztatu ezin izan diren arren.