EAEKO GARRAIO SANITARIOA

Beste sei greba egun

2023/11/09
ELAk, gainerako sindikatuekin batera, beste sei greba egun deitu ditu EAEko garraio sanitarioaren sektorean: azaroak 20, 21 eta 22 eta abenduak 20, 21 eta 22an. Garraio Sanitarioaren hitzarmenaren negoziazio mahaiak bi urte baino gehiago daramatza hitzarmen kolektibo berria negoziatzen, eta Eusko Jaurlaritzak eta patronalek ez dute negoziatzeko benetako borondaterik erakusten.

Aurrekontu partidak % 30 handitu dira azpikontratatutako enpresentzat. Milioi askoko igoerak horiek, ordea, ez dira sektorerako bideratu hitzarmen berri batean. Urriko grebek jarraipen zabala izan zuten, eta Eusko Jaurlaritzak, Grup La Pauek eta Ambulancias Gipuzkoak negoziazio mahaian duten immobilismoa ikusita, sektoreko langileek mobilizatzen jarraituko dute, harik eta KPIaren araberako erosteko ahalmena bermatu eta Osakidetzako langileekin baldintzak parekatu arte.