HOTEL INDAUTXU (BILBAO)
Biharko aurreikusitako greba, bertan behera
Hotusa enpresak, Bilboko Indautxu Hotelaren jabe berriak, jakinarazi du gelazainen saila kanpora bidaltzeko asmoa duela, nahiz eta hasiera batean plantilla osoa subrogatu zuen establezimendua erosi ondoren. Greba deialdiaren aurrean, zuzendaritzak Ikuskaritzan bitartekaritza bat erregistratu du.
Enpresak elkarrizketarako ateak zabaltzea lehen urratsa da lan-egonkortasuna, lan baldintzak hobetzea eta enpleguari eustea bermatuko duen irtenbide justu bat bilatzeko.
Erantzukizunez eta akordio bat lortzeko asmoz, urriaren 29ko greba deialdia bertan behera gelditu da, azaroaren 5 eta 6ko deialdiari eutsiko zaio, ordea.