Bilboko Azkuna Zentroko Mediatekako langileek akordioa lortu eta greba bertan behera utzi dute
Azkuna Zentroko Mediatekako langileek 38 egun eman dituzte greban eta denboraldi honetan Mediateka itxita egon da. 25 langile ziren, gehienak emakumeak. ELAk denak zoriondu nahi ditu euren esfortzuagatik eta lortutako akordioagatik.
Akordioaren ondoren Mediatekako langileek Bizkaiko Ekintza Sozialeko Lan Hitzarmenean jasotzen diren baldintzatan egingo dute lan. Honako hauek dira, besteak beste, erdietsi dituzten lorpenak: subrogazioa; 79 lanordu gutxiago; eta soldata igoera nabarmenak, pairatzen duten esplotazio eta prekarietateari aurre egin ahal izateko.