Bilboko Euskalduna Jauregian greban dauden langileak legez kanpo ordezkatzeagatik salaketa berria

2018/01/03
Eulen enpresaren langile batzordeak, Bilboko Euskalduna Jauregiko zerbitzu ezberdinen adjudikazioduna, salaketa berri bat jarri du Lan Ikuskaritzan abenduaren 28az geroztik greba mugagabean dauden langileak legez kanpoko ordezkatzeagatik. Langile hauek euren hitzarmen kolektiboaren defentsan daude greban. Salaketak jasotzen duenez, Madrildik etorritako langile autonomoak ari dira grebalarien ohiko lanak egiten.

Guztira 45 dira Eulen enpresak kontratatuta Euskalduna Jauregian diharduten langileak. Zuzenean kontratatutako langile horien lan bera egin arren, euren lan-baldintzak askoz ere kaxkarragoak dira; horregatik greba mugagabea deitzea beste aukerarik ez dute izan. Euskalduna Jauregiko zuzendaritzak ez du erabaki hau errespetatzen, eta ahal duen guztia egiten ari grebak ohiko programazioan eraginik izan ez dezan.