NEINOR HOMES

Bilbon egindako kaleratzeak bidegabeak direla salatu du ELAk

2023/05/12
2022an 765 milioi euro irabazi zituen enpresak, eta 146,3 milioi euro mozkin gordinetan. Aurtengo aurreikuspenak antzekoak dira. Aldez aurretik abisatu edo negoziatu gabe egiten ari dira kaleratzea, eta gehiago egingo dituela iragarri du enpresak.

 

ELAk salatu nahi du erabat bidegabeak direla burtsan kotizatzen duen Neinor Homes higiezinen sustatzaileak Bilbon egin dituen kaleratzeak. Enpresak Bilbon du egoitza soziala, eta langileak aldizka ari da kaleratzen: bederatzi iaz, eta bi jada aurten. Horiek guztiak gertatu dira enpresaren emaitzak ezin hobeak direnean.

Izan ere,  2022ko helburuak bete ditu: argitaratutako datu ekonomiko garrantzitsuenek erakusten dute 765 milioi eurokoak dira diru sarrerak izan dituela, eta 146,3 milioi eurokoak ustiapeneko mozkin gordinetan (Ebitda). 2023. urteari begira, ildo beretik jarraitzen du: Neinorrek 140 eta 160 milioi euro arteko Ebitda iragarri du, 2.500 eta 3.000 unitate arteko ematea; datu horiek estatuko etxebizitzen merkatuan duen lidergoa indartzen dute. Gainera, Neinorrek iragarri du 600 milioi euro banatuko dituela dibidenduetan 2026ra arte, eta horietatik 450 milioi euro hurrengo 3 urteetan.

Emaitzak onak izangatik ere, kaleratzeak etengabeak dira. Gainera, kaleratzeak enpresa batzordeari aldez aurretik jakinarazi gabe, eta ELArekin eta langileen legezko ordezkariekin inolako negoziaziorik egin gabe egin dituzte.

ELAk kaleratzeak berehala bertan behera uzteko eskatzen du. Horiek justifikaezinak dira, Neinor Homesen egoera ekonomikoa bikaina baita, enpresak berak aurreikusi bezala. Are gehiago enpresak adierazi duenean Bilboko lurraldeko kaleratzeekin jarraitzeko asmoa duela, berriro ere ordezkaritza horretako langileen enpresa batzordearekin inolako negoziaziorik egin gabe.