Bizkaiko Aldundiko garbitzaileek mobilizazioekin jarraitzen dute

2018/09/25
Aldundiko zentroak garbitzen dituzten langileek ez dute amorerik eman. Joan den abenduaren 5ean mobilizazioei ekin zioten 2010. urtetik pairatzen dugun soldata izozketa eta 20 lanpostu baino gehiagoren amortizazioa salatzeko. Era berean, lan-zamak eta erritmoak etengabe areagotzen direla eta ez dituztela bajan dauden langileak ordezkatzen adierazi dute. Egoera honen aurrean, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute langileok.