Bizkaiko Bulego eta Langeletan mobilizazioak hasi dituzte

2017/11/27
Patronala erabateko xantaia mugiezin jarreran delarik, ELA eta LAB sindikatuek beharrezkotzat jotzen dute sektorearen mobilizazio deialdia. Gaurtik hasita hainbat mobilizazio egingo dituzte. Otsailaren 1ean, lanutzea egiteko deia luzate dute gaur goizean Bilbon izandako agerraldian.

ELA eta LABen agiria:

Azaroaren 15ean, eta pasaden martxoaren 14a geroztik Bizkaiko bulego eta langeletako hitzarmenaren negoziaketa berrerarazi zenetik zortzi hilabetetan izandako 10 bileren ondoren, CEBEK Patronalak proposamen bat helarazi zigun, ELA eta LAB sindikatuon ikuspuntutik, gehiengo osoa osatzen dugun sindikatuon aburuz alegia, sektoreari burla, iseka, mespresu egitea beste kalifikatiborik merezi ez duen proposamena.

CEBEKek xantaia darabil.

CEBEKek hitzarmen probintzialaren izatea eduki nagusien ezabatzearekin xantaia egiten dabil.

CEBEKek hitzarmen probintzialaren izatea, 2012ko hitzarmenaren edukiak baino okerragoak direnen sinatzearen xantaiarekin diardu.

Zentzugabekeria hutsa. Onartezina. Sektorean diardugun langileei burla, iseka, mespresua.

Onartezina, 2012ko soldata taulen gainetik ehuneko 4a baino gehiago kobratzen duten langileei (sektoreko ehuneko 90a baino gehiagori alegia) gutxiengo bermea kentzea, horrek soldaten izozte erabatekoa dakarrelarik.

Antzinatasuna bi bosturterarte mugatzea; alegia ehuneko 10ra mugatzea gehienez, promozio profesionalik ez den sektore batetan, ONARTEZINA deritzogu.

Gaur egun hitzarmen estatala duten eta hitzarmen probintziala aplikatzeko enpresa bakoitzean negoziaketa batetara baldintzatzea, 2022ko urtarrilaren 1arte atzeratuaz bere ezarpena desadostasuna izanez gero,

Lanaldiaren banaketa irregularra. 2012ko lanordu kopuru berdina. 2013tik 2017ra bitarteko soldata atzerapenik gabe. Soldaten igoera K.P.I.arekiko erreferentzialtasunik gabe. Konpentsazio eta absortzio klausula. Zentzugabekeria CEBEKen proposamena. .

Patronalaren jarreraren aurrean, ELA eta LABek behar beharrezkoa deritzogu sektorearen mobilizaketa. Derrigorrezkoa blokeo egoeran den negoziaketa sektorearen mobilizaziora deitzea. Eta zentzu horretan, ELA eta LABek dei ozen bat egiten diogu sektorean diarduten lankide guztiei.

Helburu horrekin, mobilizaketa egutegi bat antolatu dugu:

- Abenduaren 13an, Bizkaiako sektoreko lankide guztiei deia luzatzen diegu enpresa bakoitzaren aurrean kontzentrazioak egitera.

- Urtailaren 18an, osteguna, eta arratsaldeko 19:00tan Bilboko Plaza Biribiletik hasita, Gran Vian CEBEK patronalak duen egoitzaraino, sektorearen manifestazioa deituko dugu.

- Eta azkenik, otsailaren 1ean, greba egun baten deialdia luzatzen dugu.