Bizkaiko Bulegoetako beharginak mobilizazio gehiagoren atarian daude

Sindikatu bietako militanteok egindako batzarretan ez dugu ikusi beste irtenbiderik mobilizazioak areagotzea baino. Behin probintzia-hitzarmenaren indarraldia agortu ondotik, eraginpeko 23.000 langileon lan-baldintzak gero eta prekarioak dira: 5 urte baino gehiagoz soldatak izoztu, kontratazio berriei estatu-esparruko baldintzak ezarri (askoz txarragoak, soldata-eskala bikoitzak...), urtean lan-ordu gehiago batu... Labur esateko, patronalaren gogoko hitzarmena onartuz gero, langileen soldatak betiko geratuko dira izozturik, kasurik onenean ere. Hori dela-eta, gure arazoak lantokietara, bezero-enpresetara eta kalera eraman eta zabaldu behar ditugu.
Horregatik, datozen asteetan mobilizazio-egutegi berri bat iragarriko dugu, greba-egunak ere barne. Gainerako sindikatuei dei egingo diegu gurekin bat egiteko, eta denon artean hitzarmen duin bat lortzeko.
Beraz, hurrengo mobilizazioa martxoaren 2an izango da, Bizkaiko Bulego eta Langeletako Hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren hamalaugarren bilera izango den momentu berean. Manifestazioa izango da: 11:00etan abiatuko gara Cebek-eko atetik ―Kale Nagusia 50―, eta Lan Harremanen Kontseiluraino joango gara mahaikideekin batera bileraren lekuraino.