Hirugarren greba eguna Bizkaiko bulegoetan

2018/04/26
Hirugarren greba eguna izan dute, eta oraingoan ere, lanuztearekin bat egin dute langileen %75ek. ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deitu dute lanuztera, eta CGTk, ESK-k eta CNTk babestu egin dute. Hiru greba egun horiekin, hitzarmena berritzeko negoziazio mahia osatzea lortu nahi dute; izan ere, 2012. urteaz geroztik izoztutako soldatak eta bizi duten prekarietatea are gehiago handitu nahi du patronalak.