Bizkaiko Bulegoetako langileek lanuzte berria egin dute

2018/04/25
ELA, LAB, ESK, CGT eta CNTk Bizkaiko Bulegoen alorrean gaurko deitutako lanuzteak jarraipen zabala izan du. Era berean, milaka pertsonek parte hartu dute gaur eguerdian Bilbon egin den manifestazioan. ELAk txalotu egin ditu greba eta manifestazioaren jarraipena. Sindikatuek salatu dutenez, Cebek, Bizkaiko enpresarien elkarteak, prekarietatea iraunarazi nahi du. Hitzarmenak 23.000 langileen baldintzak arautzen ditu.