Bizkaiko Bulegoetako langileek mobilizazioetara joko dute

Jarrera honekin Cebek-ek sektorearen erregularizazioarekin bukatu nahi du, soldata-eskala bikoitzak sortuz, milaka familien soldata-izozketa bermatuz eta langileok sortzen dugun aberastasuna patronalaren aldera doala ziurtatuz. Sektore honetan lan hitzarmen estatalak areagotzen ari dira eta honek egunetik egunera lan baldintzak okertzea suposatzen du. Estatalizazio honek suposatzen du sinatzen diren hitzarmenek gero eta baldintza okerragoak dituztela eta hori da CEBEK-ek guk sinatzea nahi duena, alegia, antzinakotasuna eta gutxieneko bermerik ez daukan akordio bat. Honek langile gehienentzako soldata-izozketa suposatuko luke.
ELAk ez du lan baldintzak okertuko dituen hitzarmenik sinatuko eta 6 urte pasa eta gero, uste dugu enpresetan borrokatzeko garaia heldu dela, eta geratzen zaigun bide bakarra greba dela. Hala ere, egoera honetara heldu baino lehen negoziazio aukera guztiak agortu nahi ditugu. Horregatik, azaroaren 27an Bulego eta Langeletako negoziaketa mahaia deitu dugu, galdu genuen hitzarmena berreskuratzeko aukeraren bat dagoen ikusteko.