Bizkaiko bulegoetako langileak bihar kalera aterako dira

2017/10/25
Bihar, hilak 26, arratsaldeko 19:00tatik aurrera, Bilboko Plaza Borobiletik hasita, CEBEK patronalak duen egoitzaraino, manifestazio deialdia luzatu diete ELA eta LAB eta ESK sindikatuek sektorean diardugun langileei. CEBEK patronalak hitzarmenaren negoziaketa blokeo egoera batetara eraman duela salatu dute sindikatuek gaur goizean.

Sindikatuen agiria:

Bizkaiko Bulego eta langeletako hitzarmenaren baitan pasaden martxoaren 14an hasitako eta 8 hilabetez mantendutako 8 bileren ondoren, negoziaketa mahaian garen eta gehiengo sindikala osatzen dugun ELA eta LAB sindikatuok, ESKarekin batera, CEBEK patronalak hitzarmenaren negoziaketa blokeo egoera batetara eraman duenaren konklusiora iritsi gara.

Patronalak billatu eta probokatutako egoera, non hitzarmenaren izatea bere dituen bi eduki nagusien ezabatzearekin xantaia egiten duen, erabat edukiz husten duelarik: gutxiengo bermea eta antzinatasuna, alegia.

Patronala erabateko xantaia mugiezin jarreran delarik, ELA eta LAB Sindikatuok, ESKrekin batera, beharrezkotzat jotzen dugu sektorearen mobilizazio deialdia.

Hitzarmenak 2012ko abenduan iraunaldia amaiturik; pasaden 4 urtetako soldaten gaurkotzerik gabe; subrogazio eskubiderik gabe; eta gutxiengo bermea eta antzinatasunaren ezabapenarekin xantaian diarduen patronal batekin, ELA, LAB eta ESKak, sektorearen ezinbesteko mobilizazio deialdia luzatzen dugu; sektorean diarduten 20.000 langile baino gehiagoren batasun eta kontzientziazio beharraren deialdia.

Guztion batasun, kontzientziazio eta alderatze gaitasunarekin bakarrik lortuko dugu patronalaren immobilismoa menperatzea, eta hemen bizi eta lanean diardugun lankideon lan baldintza duinak bermatzen dituen hitzarmen bat lortzea; Rajoy´ren negoziaketa kolektiboaren erreformak ezarritako ultraaktibitatearen ondorioz “consultorías” eta “ingenierias y estudios técnicos” hitzarmen estatalek jasoriko lan baldintza penagarrien erauztea lortzeko.

Guzti hori aintzat harturik, bihar, hilak 26, arratsaldeko 19:00tatik aurrera, Bilboko Plaza Borobiletik hasita, CEBEK patronalak duen egoitzaraino, manifestazio deialdia luzatzen diogu sektorean diardugun langile guztioi.