Bizkaiko bulegoetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute lan hitzarmenaren alde

2018/11/26
Bizkaiko bulego eta langeletako hitzarmenak sinatu gabe jarraitzen duela salatu dute Euskaduna Jauregiaren atarian, Bilbon; izan ere Basque Industry 4.0 ekitaldia ospatu da bertan. ELAk salatu duenez, ekitaldi horretan parte hartzen ari ziren enpresa horiek dira, hain zuzen, langileak bost urtez soldata igoerarik gabe utzi dituzten enpresak.

Jarrera honekin, Cebek-ek sektorearen erregularizazioarekin bukatu nahi du, soldata-eskala bikoitzak sortuz, milaka familien soldata-izozketa bermatuz eta langileok sortzen dugun aberastasuna patronalaren aldera doala ziurtatuz. Sektore honetan lan hitzarmen estatalak areagotzen ari dira eta honek egunetik egunera lan baldintzen okertzea suposatzen du. Estatalizazio honen ondorioz, sinatzen diren hitzarmenek gero eta baldintza okerragoak dituzte; hori da, hain zuzen, Cebeken asmoa, alegia, langileek patronalari interesatzen zaiona sinatzea, antzinatasuna eta gutxieneko bermerik ez daukan akordio bat erdiestea. Honek langile gehienen soldata izoztea ekarriko luke.