Bizkaiko Bulegoetan deitutako lanuzteak jarraipen zabala izan du

2018/02/01
ELA, LAB, ESK, CGT eta CNTk Bizkaiko Bulegoen alorrean gaurko deitutako lanuzteak jarraipen zabala izan du. Era berean, ia 4.000 pertsonak parte hartu dute gaur eguerdian Bilbon egin den manifestazioan. ELAk txalotu egin ditu greba eta manifestazioaren jarraipena. Sindikatuek salatu dutenez, Cebek, Bizkaiako enpresarien elkarteak, prekarietatea iraunarazi nahi du. Hitzarmenak 23.000 langileen baldintzak arautzen ditu.

Sindikatuen agiria manifestazioaren amaieran:

Orain dela urtebete ireki genuen negoziazio mahaian argi geratu da nork nahi duen hitzarmen duin bat eta nork erabaki duen hitzarmen hori bertan behera uztea. CEBEk patronalak, erreforma laboralaz aprobetxatuz, gure eskubideak zapuztu nahi ditu eta horretarako estatu mailako hitzarmenak erabiltzen ditu xantaia modura.

Guk argi daukagu, berton lan egiten dugu eta berton negoziatu nahi dugu.

Argi daukagu baita, ez diogula CEBEK-i utziko gure soldatekin eta antzinatasunarekin jolasten, honek biak baitira gure soldata eguneratzeko ditugun tresna bakarrak.

Horregatik, CEBEK patronalak uste badu greba egun honekin dena amaitzen dela, zeharo okerturik dago. Gaurko greba egun honekin, dena hasten da. Bihartik aurrera mobilizazioekin jarraituko dugu gure helburua lortu arte: Bizkaiko bulego eta langelen hitzarmen duin bat izatea.