SEGURTASUN PRIBATUA

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroetan egindako azken greba egunak jarraipen zabala izan du

2025/02/20
Bizkaiko Foru Aldundia ez da oraindik ELArekin harremanetan jarri. Negoziatzeko borondate falta ikusita, sindikatuak ekingo dio hurrengo mobilizazioak prestatzeari.

ELAk positibotzat jo du Bizkaiko Foru Aldundiko zentroetako segurtasun pribatuaren azken greba egunaren jarraipena. Dagoeneko hasiko da hurrengo mobilizazioak prestatzen; izan ere, erakunde publikoak ez du negoziatzeko inongo borondaterik agertu, ez baitu oraindik bilerarik deitu gatazka desblokeatzeko.

Langileek elkarretaratzeak eta mobilizazioak egin dituzte lan baldintzak hobetzeko eta lan kargak murrizteko. Aldundiak, ordea, ez du oraindik negoziatzeko bilerarik deitu. ALSE SEGURIDAD enpresarekin -Aldundiaren azpikontrata eta segurtasun pribatuko zerbitzuaren arduraduna-, bilera bat izan da. Bilera horretan, ordea, gutxieneko zerbitzuei buruz baino ez da hitz egin. Izan ere, enpresak ez du araudia bete eta grebarako eskubidea urratu du.