Bizkaiko igerileku, kirol zelai eta lokaletako langileek 14 egunetan greba egingo dute

2019/10/22
Bizkaiko kirol lokal eta zelaietako langileak sektorean enplegu duina lortzeko borrokan ari dira. Greba deialdi berri egin dute ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen. Zehazki, 14 egunetan luzatuko da greba deialdi berri hau, urriaren 28tik azaroaren 10era.

Izan ere, plantillak profesionalizatu dira, baina hori ez da lan-baldintzen hobekuntzan igarri. Uda aurretik emandako mobilizazio eta lanuzteak jarraipen zabala izan zuten kirol lokal eta zelaietako langileen artean.